38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2003ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 29.621 m2 lur desafektatzea herrilurretako Las Labradas bazkatokiko 38. poligonoko 268, 269 eta 270. lurzatietatik, eta gero Entecsa Tudela, S.A.ri saltzea lantegi berria bertan kokatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluak xedatzen duen bezala, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302490