38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu bereziaren espedientea (02/2003 esp.), kartografia prestatzeko Tafallako belardi eta bazkatokien baloraziorako

Udalak 2003ko otsailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik udal kontu-hartzaileak eman duen txostena, Tafallako belardi eta bazkatokien baloraziorako kartografia prestatzeko kreditu bereziaren espedienteari buruzkoa (02/2003 esp.),

Erabaki da:

Lehena._Aipatu kreditu bereziaren espedientea onestea (02/2003 esp.), kartografia prestatzeko Tafallako belardi eta bazkatokien baloraziorako. Guztira, 4.100 euro.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: a0302489