38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu gehikuntzaren espedientea (32/2002 esp.) Musika Eskolarako instrumentuak eta informatikako ekipoak erosteko

Udalak 2003ko otsailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak eman duen txostena, Musika Eskolarako instrumentuak eta informatikako ekipoak erosteko kreditu gehikuntzaren espedienteari buruzkoa (32/2002 esp.),

Erabaki da:

Lehena._Kreditu gehikuntzaren espedientea onestea (32/2002 esp.) Musika Eskolarako instrumentuak eta informatikako ekipoak erosteko. Guztira, 600 euro.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: a0302488