38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu transferentziaren espedientea, Osoko Bilkuraren ordezkaritza gastuak ordaintzeko (29/2002 esp.)

Udalak 2003ko otsailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak eman duen txostena, osoko bilkuraren ordezkaritza gastuak ordaintzeko kreditu transferentziaren espedienteari buruzkoa (29/2002 esp.),

Erabaki da:

Lehena._Aipatu kreditu transferentziaren espedientea onestea (29/2002 esp.) osoko bilkuraren ordezkaritza gastuak ordaintzeko. Guztira, 16.000 euro.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: a0302486