38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2003ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batean 8. eremu homogeneoko 1447. lurzatiaren xehetasun azterlana, Gregorio Murillo Zardoya jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hamabost egunez, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0302778