38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Plan partziala hasiera batez onetsita

Udal honetako Gobernu Batzordeak, 2003ko otsailaren 27an, hasiera batez onetsi zuen Faltzesko jarduera ekonomikoetarako eremuko plan partziala, 2003ko urtarrilekoa, Francisco Javier Fernández Militino eta José Javier Pascual arkitektoek egina, Nasuinsa-k eskaturik. Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan Udalaren idazkaritza nagusian aztertu ahalko da eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu.

Faltzesen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0302469