38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpena argitaratzen da, beren azken helbide ezagunekin batera ondotik aipatzen diren subjektu pasiboentzat, hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioa zela-eta Faltzesko Alkatetzak ireki zituen espedienteen ebazpenaren berri jakin dezaten.

Izena eta deiturak: Fernando Muñoz Bernal. Helbidea: Tafalla, 13, 3.a. Herria: Villafranca (Nafarroa). Zenbatekoa: 5,88 euro.

Izena eta deiturak: Pedro Burga Maldonado. Helbidea: Kale Nagusia, 16. Herria: Faltzes (Nafarroa). Zenbatekoa: 34,63 euro.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, ebazpena eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Faltzesen, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan. Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0302467