38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G U Z K I T Z A

2003ko karga-tasak, indizeak eta portzentajeak

Iguzkitzako Udalak, 2002ko abenduaren 11n egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2003rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,1291.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,642.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 2.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Gutxieneko portzentajeak eta tasak, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: A0302463