38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L G O R R I A G A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Elgorriagako Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, UU12 unitatearen gaineko 43. artikulua ukitzen duena. Elgorriagako Udalak sustatu du, Ingurumen zuzendari nagusiak 2001eko maiatzaren 11n adostasun txostena emanik.

UU12 unitatearen ordenantza partikularren araudia 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2000ko abenduaren 8an.

Argitara ematen da apirilaren 2ko 71/1985 Legeko 70.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Elgorriagan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamabian. Alkate udalburua, José Miguel Galarregui Apezteguia.

Iragarkiaren kodea: A0302181