38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2002ko aurrekontuko kontusailetako aldaketa hasiera batez onetsita

Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2003ko otsailaren 19an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko kontusail hauek aldatzeko espedientea:

Aurrekontuko kontusailetako aldaketa.

Kreditu gehikuntza:

311-1600107. Gizarte laguntzailearen gizarte segurantza: 515 euro.

Guztira: 515 euro.

Honako honen kargura:

870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 515 euro.

Guztira: 515 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean Mankomunitateko bulegoetan, aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Mankomunitateko burua, Ina Macaya.

Iragarkiaren kodea: a0302123