38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2002ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2002ko maiatzaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen:

Kreditu transferentziak, altak:

_4532-622. Gizarte etxea zaharberritzea: 2.194 euro.

_4321-623. Lorezaintzako ibilgailua: 3.700 euro.

Kreditu transferentziak, bajak:

_4523-620. Nibelazioa, berdegunea eta patinaje guneko sarbideak: 2.194 euro.

_4320-623. Lantaldearen makinak: 3.700 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Azkoienen, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: a0302088