38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/37. Jabea: Carlos Muñoz Hernández. Matrikula: M-4401-KD. Tokia: Julio Caro Baroja karrika (erreka ondoan). Data: 2002ko abuztuaren 26a. Ordua: 8:27. Zenbatekoa: 20 euro. BSL: 39.3. ZEO: 91.2 M.

Espedientea: 2002/53. Jabea: María del Rosario Echave Ladera. Matrikula: NA-1442-AN. Tokia: Ilekueta auzoa, zubia. Data: 2002ko urriaren 27a. Ordua: 19:13. Zenbatekoa: 20 euro. BSL: 38.3. ZEO: 92.2.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Beran, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, Josu J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0302083