38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Ogasun Batzordeak egindako txostena irakurri da, zeinean aldeko iritzia agertzen baitu, aho batez, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala onets dadin.

Udalbatzak, arauzko gehiengoa izanik, erabaki du:

1. Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala onestea.

2. Onespen erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ordenantza osoarekin batera, eta haren kopia bidaltzea Ordenantza Fiskalen Erregistrora.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Faustino León Chivite.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, Kode Zibila aldatzen duen abenduaren 23ko 35/1994 Legearen itzalpean.

Tasa ordaindu beharra

3. art. Ezkontza zibila egiten denean sortuko da tasa ordaindu beharra, baina tasaren zenbatekoa gordailuan utzi beharko da, udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua jakinarazten dituen udal agiria jaso baino lehen.

Baldin eta, subjektu pasiboari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, ordenantza honetan arautzen den zerbitzu publikoa egin gabe geratzen bada, ez da bidezkoa izanen gordailuan utzitako dirua itzultzea.

Ordaindu beharra dutenak

4. art. Tasa ordaindu beharko dute, zergadun gisa, ordenantza honetan arautzen den zerbitzua eskatzen duten pertsonek edo haren onura jasotzen dutenek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko: 60 euro.

Iragarkiaren kodea: A0302441