38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Zakurtegiko zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskala

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste.

ZAKURTEGIKO ZERBITZUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Ogasun Batzordeak eginiko txostena irakurri da, zeinean aldeko iritzia ematen baita, aho batez, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak bildu eta harrapatu eta udal zakurtegian gordetzeko tasak eta halako animaliak edukitzeko lizentziak ematekoak arautzen dituen ordenantza fiskala onets dadin.

Udalbatzak, gehiengo osoz, erabaki du:

1. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak bildu eta harrapatu eta udal zakurtegian gordetzeko tasak eta halako animaliak edukitzeko lizentziak ematekoak arautzen dituen ordenantza fiskala onestea.

2. Onespen erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ordenantza osoarekin batera, eta haren kopia bidaltzea Ordenantza Fiskalen Erregistrora.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Faustino León Chivite.

ARRISKUGARRI GERTA DAITEZKEEN ANIMALIAK BILDU ETA HARRAPATU ETA UDAL ZAKURTEGIAN GORDETZEKO TASAK ETA HALAKO ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia honakoa da:

a) Zerbitzu hauek egitea:

_Zakurrak eta beste animalia batzuk bildu eta harrapatzea.

_Zakurrak eta beste animalia batzuk udal zakurtegian edukitzea.

b) Zerbitzu tekniko edo administratiboak egitea, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko.

Tasen sortzapena

3. art. Udalaren Zakurtegiko zerbitzuak emateko tasak ordaindu beharra zerbitzuak hasten direnean sortuko da, baina aldez aurretik eskatzen ahalko da tasak osorik edo zati batean gordailuan uzteko.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia emateko tasa ordaindu beharra lizentzia eskatzen denean sortuko da, eta ez da lizentziarik tramitatuko dagokion tasa ordaindu arte.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordenantza honen 2. artikuluko a) idatz-zatiko zerbitzuengatik tasak ordaindu beharko dituzte, kasuaren arabera: zerbitzuak eskatzen dituztenek, edo zuzeneko interesa izanik zerbitzuaz onuratzen diren pertsonek, edo Udalaren esku hartzea eragiten duten egoeren arduradunek.

Ordenantza honen 2. artikuluko b) idatz-zatian aipatzen diren lizentziak emateagatik tasak ordaindu beharko dituzte, 13 zenbakiko udal ordenantzan dagoen sailkapenari jarraituz, arriskugarri gerta daitezkeen animalien jabeek edo edukitzaileek.

Tarifak

5. art. Ordenantza honen eranskinean dauden tarifak erabiliko dira.

Tasak kudeatzeko eta biltzeko arauak

6. art. Udalaren Zakurtegiko zerbitzuengatik ordenantza honetan ezarri diren tasak Udalaren Zakurtegiko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko dira, edo bestela bankuaren bidez, horretarako antolatzen diren prozedurei jarraikiz.

Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzietarako ezarri diren tasak Udalaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko dira, lizentzia eskatzen denean.

7. art. Udal zerbitzuek bildutako animaliak Udalaren Zakurtegian berreskuratzen ahalko dira, aurretik tasak ordainduta.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Animaliak bildu eta harrapatzea.

_Etxeetan edo esparru itxietan biltzen den animalia bakoitzeko: 11,15 euro.

_Eremu publikoan harrapatzen den animalia bakoitzeko: 80,95 euro.

II. epigrafea._Egonaldiak zakurtegian.

Albaitariaren aginduz osasun aferak direla-eta zakurtegian egoteagatik, egun bakoitzeko: 2,35 euro.

_Bestelako egonaldiak, egun bakoitzeko: 5,05 euro.

III. epigrafea._Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

_Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 29,55 euro.

Iragarkiaren kodea: A0302440