38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Ahozko auzialdirako deiak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, hots, ezin izan zaio jakinarazi Driver Pack, S.L.ri María Asunción Salinas Villegas andreak erreklamazio-espedientea jarri diola porteak ez ordaintzeagatik, 930,37 euro, erreklamazioan ageri denez. Beraz, idazki honen bidez betetzen da aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 2003ko maiatzaren 27an eginen dela, 10:45ean, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bilera aretoan, Iruñeko San Ignazio etorbidearen 3ko 6. oinean. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten da, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuko 9. artikuluko 6. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, alde guztiek ordezkariak izendatzen ahal badituzte ere, Batzordeari eginiko izkribu baten bidez egin beharko dutela. Izkribu hori auzialdira eraman beharko da.

Jakinarazpen honen bidez ohartarazten da erreklamatzaileak, auzialdira agertu ezik, erreklamazioari uko egin diola ulertuko dela. Erreklamatua ez agertuagatik ere, auzialdia eginen da eta arbitrajearen bidezko laudoa emanen da.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak sor ditzan, bai eta jakinarazi ere jatorrizko espedientea interesatuen eskura dagoela Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuaren bulegoetan (Yanguas y Miranda karrika, 5, Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren bostean._Garraioaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A0302561