32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

36/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Olloibarko "Azantzako hornidura" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Olloibarko Udalak, 2002ko irailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Iruñerriko Mankomunitateak eskatuta, "Azantzako hornidura" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aginduzko epea bukatu da. Alegaziorik aurkeztu ez denez, Olloibarko Udalak, 2002ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zituen aipatu proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Toki entitateak honela arrazoitu du presako deklarazioaren beharra: Azantza lehenbailehen hornitu behar da, ahal den neurrian, udak ekarriko dituen hornidura arazoak saihesteko.

Nafarroako Gobernuak, Olloibarko Udalak alegaturikoak ikusirik, uste du justifikatua dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauko bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Olloibarko "Azantzako hornidura" izeneko obren proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0302211