32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Goizuetako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onarpena

Goizuetako Udalak, 2003ko urtarrilaren 31n egindako udalbilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Goizuetako Udalak, 2002ko azaroaren 8an egindako udalbilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Goizuetako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2002ko azaroaren 27ko, 143 zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen, eta hogeita hamar eguneko epean ez da inolako erreklamazio, kexa eta oharrik aurkeztu.

Beraz, bilkuran dauden guztiok aho batez alde izanik, erabaki da:

1._Behin betikoz onestea "Ezkondu gabeko bikote egonkorren Goizuetako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenatza", zeina, behar bezala eginbideturik, espedientearen barrenean baitago.

2._Ordenantza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, oso-osorik argitara dadin, hala agintzen baitu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legeko 326 artikuluak.

Goizuetan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatesa, M.ª Pilar Untxalo Salaberria.

EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN GOIZUETAKO UDALAREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ezkondu gabeko bikote egonkorren Goizuetako Udalaren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ondoko artikuluan aipatzen den elkartzea, baita haren iraungitzea ere, inskribatu ahal da Ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. artikulua. Ordenatza hau aplikatzerakoan, eta bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, bikote egonkortzat hartuko da bi pertsonaren arteko elkartze libre eta publikoa, ezkontideenaren pareko afektibitate harreman batean, sexu-joera kontuan izan gabe, baldin eta adinez nagusi badira edo adingabeko emantzipatu, eta zuzeneko lerroan edo alboko lerroan, bigarren mailaraino, odol edo adopzio ahaidetasunik ez badute. Elkartze hori osatzen duten kideek ezin izanen dute beste pertsona batekin ezkontza-loturarik izan edo bikote egonkorrik osatu.

3. artikulua. Bikote guztiek, sexu berekoak izan edo ez, erregistroan inskribatzeko eskatu ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin aurreko artikuluan zehaztutako elkartzeetako bat osatu badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek Goizuetako Udalean erroldatua egon beharko du, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aurrean, haien artean Ordenatza honetako 2. artikuluan aipatzen diren elkartzeetako bat osatzen dutela deklaratzeko.

5. artikulua. Ez da inskripziorik egingo bikoteko kide bat akats nahiz anomalia psikikorik badu. Kasu horretan, medikuaren irizpena baharko dute, Ordenantza honetako 2. artikuluan zehazten den elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diena.

Era berean, inskripzioa ukatuko da, baldin eta kide bat ezkontza bidez elkarturik badago, beste pertsona batekin batera bikote egonkorra osatzen badu, edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

6. artikulua. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak beren arteko elkartzeari buruz adierazten dituen argitasun guztiak agerrarazi ahalko ditu. Hitzez hitz idatzi ahalko dira elkartzen diren kideen giza eta ondare loturak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatu ahalko dira bikoteko biak bertara azaldurik.

Nolanahi ere, elkatzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko, aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

7. artikulua. Ordenatza honetan ezarritakoari jarraikiz inskribatzen diren elkartze guztiek, Udalaren eskumenekoak diren zeregin guztietan, ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Goizuetako Udalean.

8. artikulua. Bikote egonkorren erregistroa Udaleko Idazkaritza Orokorraren esku egonen da. Inskripzioak eta luzatzen diren ziurtagiriak erabat doakoak izango dira.

9. artikulua. Aurreko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak errregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua dago, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak jarriko dira hasieran eta bukaeran.

10. arkikulua. Bikote bakoitzaren lehendabiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den beste edozein idazpen agerraraziko da.

11. artikulua. Erregistroak Liburu Lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenatuak, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zenbatgarren orrialdean dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.

12. artikulua. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea babesteko, norbanakoaren nahiz familiarena, ez zaio publizitaterik emango idazpenen edukiari, salbu eta erregistroaren ardura duen funtzionarioak egiten dituen ziurtagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondoren.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Ordenantza hau berrikusiko da, legeetan aldaketarik bada gai honen inguruan.

I.ERANSKINA

Goizuetako Udaleko Udal Errolkaren bulegoan, ........... egunean, honako hauek batera agertu gara:

Izena: ........................... jaioterria: ........... bizi eta erroldatutako lekua: ......................... adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitut), N.A.N. zenbakia: ........................, eta

Izena: ..................... jaioterria: ............. bizi eta erroldatutako lekua: .......................... adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitut), N.A.N. zenbakia: .......................,

Eta honako hau azaldu nahi dugu:

"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako

Ondokoa adierazten dugu:

Lehenbizikoa: aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure bion helbidea honako hau izanen dela: ........................... (gogorazi behar zaio ............................ jaun/andreari T.A.O.L.aren 15 artikulari jarraikiz, ohizko bizilekua duen udalerrian erroldatu beharra duela).

Bigarren: ez gaudela gu biotako inor ezkontzaren bidez loturik, ez gure artean, ezta beste inorekin ere.

Hirugarren: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.

Laugarren: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta ezkontzeko inolako ezgaitasun deklaraturik ere.

Bosgarren: ez dugula nahi/nahi dugula gure arteko giza nahiz ondare mailako harreman gaineko hitzarmena erregistroan inskribatzea.

Seigarren: baimena ematen dugula Goizuetako Udal Erroldan honako datu hauek egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Goizuetako erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.

Horrenbestez, Ezkondu gabeko bikote egonkorren Goizuetako Udaleko Erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

Sinatua: ..............................

Sinatua: ..............................

II.ERANSKINA

Goizuetako Udalean, .............. egunean, honako hauek agertu gara: izen-abizenak ..................................................................... N.A.N. .................................................) eta .................................. (N.A.N. .......................................) eta, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu bukatu edo iraungi nahi dugula gure arteko bikote egonkorraren elkartzea, aipatu Udalaren erregistroan horrelaxe inskribatua dagoena, bertan ikus daitekeen bezala.

Horiek horrela,

Eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat eman dezazuela elkartzearen inskripzioa.

Sinatua: ..............................

Sinatua: ..............................

Iragarkiaren kodea: a0301452