32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

I R A G A R K I A

Tuterako Udalak, 2003ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 198.542 m/2 desafektatzea, ondotik UVE S.A. enpresari saltzeko, bertan lantegi berria ezar dezan. Metro karratu horiek herrilurretako Las Labradas bazkalekuan daude, hain zuzen ere 38. poligonoko lurzati hauetan: 38, 255, 256, 257, 259, 260, 261, 262, 263, 264, 265, 266, 267, 268, 269 eta 270.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Agiriak Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) aztertu ahalko dira jendaurreko aldian.

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302462