32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obra proiektuaren kontratazioa

Tuterako Udalak, 2003ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Tuterako zezen plazako ikuskizun publikoen zeharkako kudeaketa, errentamendu bidezkoa, kontratatzeko espedientea onestea. Oinarrizko aurrekontu edo lizitazioaren gehieneko zenbatekoa urtean 6.000 eurokoa izanen da (sei mila euro).

Lehiaketa irekiaren eta izapidaketa arruntaren bidez.

Behin-behineko fidantza: 1.200 euro (mila eta berrehun euro).

Errentamenduaren iraupena: 2003tik 2008ra bitarte.

Proposamenen edo eskaintzen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epea azken eguneko 13:30etan bukatuko da. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoen eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udalaren Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren (Festak) Alorrean.

Tuteran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0302461