32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia

_Deialdiaren xedea: Arantzadiko kirolgunearen udako igerileku zaharraren moldaketa kontratatzea.

_Eskabideak aurkezteko: gutunazal batean, lehiaketaren oinarriek ezarritako agiriak barnean sartuta.

_Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano etxea), hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio-iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

_Beste hainbat argibide: baldintzak eta bestelako argibideak Iruñeko Udalaren Argibide Bulegoan jaso daitezke (Merkatuko kalea z.g.), bai eta Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean ere (Zapateria kalea, 40-2. solairua).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0302453