32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Kontzejuko Etxea-Kultur Etxeko obren kontratua

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2003ko otsailaren 6an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten du, Añezkarko Kontzejuko (Berriobeitiko udalerria) Herriko Etxea-Kultur Etxea berritzeko obren kontratua lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontrata bidezko aurrekontua: bederatziehun eta berrogeita hamasei mila zazpiehun eta hirurogeita lau euro eta laurogeita bat zentimo (956.764,81 euro) BEZa barne.

Parte hartzeko fidantza: kontrata bidezko aurrekontu osoaren % 2; hau da, hemeretzi mila ehun eta hogeita hamabost euro eta hogeita bederatzi zentimo (19.135,29 euro), BEZa barne.

Epea: hamabi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artikako Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, Berriobeitiko Udaletxean baitago, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Aurkeztu beharreko agiriak: interesatuen eskura dagoen administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen da zehatz-mehatz zein diren.

Eskaintzak noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean irekiko dira.

Interesatuek euren eskura dute klausula administratiboen plegua, Copistería Copian (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña, tel.: 948-272728).

Artikan, bi mila eta hiruko martxoaren bostean. Kontzejuko burua, Susana García Cámara.

Iragarkiaren kodea: A0302415