32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Castejongo Udalak, 2003ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Castejongo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 2. poligonoko 92. lurzatiari buruzkoa, Restaurante Sidrería Castejón S.L. enpresaren eskariz, betiere José María Ilundáin Arregui arkitektoak presatutako agiri teknikoei jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 108. eta 115.2 artikuluekin bat, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0302414