32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Torres del Rioko Udalak lehiaketarako deia egin du, "Sareak berritzea eta zoladura lanak" eta "Herriko argien instalazio sektoriala" izeneko obrak adjudikatzeko, dagozkien proiektu teknikoei jarraituz.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 260.551,80 euro, B.E.Z. barne dela.

Epea: 6 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira Torres del Rioko Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bigarren ostegunean, eguerdiko ordu batean. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo asteartean irekiko dira ordu berean.

Klausula administratiboen plegua eta proiektu teknikoak interesatuen eskura daude udal bulegoetan eta Seri-Color dendan (Urederra ibaia, 7-behea, Lizarra).

Torres del Rion, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, José Manuel Ruiz de Galarreta López.

Iragarkiaren kodea: A0302413