32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Talde artistikoei 2003. urtean dirulaguntzak emateko deialdi publikoa

Alkatetzak 2003ko otsailaren 26an emandako 4/CU ebazpenaren bidez, talde artistikoei 2003. urtean dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 157.500 euro.

Deialdiaren egilea: Kultura Alorra.

Proposamenak aurkeztea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, epemugaren azken eguneko 14:00ak baino lehenago. Azken egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Dokumentazioa eta betekizunak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesdunen eskura daude Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko k., 7-9) eta Iruñeko Udalaren Kultura Alorrean.

Hori guztia argitara ematen da, jendeak orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0302411