32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2003. urtean euskarazko kultur jarduerak egin ditzaten

Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatuak 2003ko otsailaren 27an emandako 1/CU ebazpenaren bidez, hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, 2003. urtean euskarazko kultur jarduerak egin ditzaten, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 20.000,00 euro.

Deialdiaren egilea: Kultura Alorra.

Proposamenak aurkeztea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, epemugaren azken eguneko 14:00ak baino lehenago. Azken egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Dokumentazioa eta betekizunak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesdunen eskura daude Iruñeko Udalaren Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan (Casa Marceliano etxea, Merkatuko kalea, 7) eta Kultura Alorrean (Descalzos kalea, 72).

Hori guztia argitara ematen da, jendeak orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0302410