32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Kontratuaren esleipena

2003ko otsailaren 21ean Erroibarko Udalak kontratu hau esleitu zuen:

Xedea: Aurizberrin 0 eta 3 bitarteko haurrentzako eskola eraikitzea, lehiaketa irekiaren bidez.

Esleipenduna: Nabil de Cuatro S.L. Navex Consultores.

Esleipenaren prezioa: 266.065,9 euro.

Egiteko epea: 5,5 hilabete.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko 10/98 Foru Legearen, ekainaren 16koaren, 97.3 artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazten dena.

Erron, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A030235