32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

U.U.24ko urbanizazio proiektua behin betikoz onartzea: Miguel M.ª Larrechea eta beste batzuk

2003ko otsailaren 20an Herriko Etxeko Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1) U.U.24ko Urbanizazio Proiektua behin betikoz onestea, honako oharraren arabera:

1.1._Udalari egitea dagokion zatia sustatzaileek egingo dute eta bukatzerakoan zati honen gastua obra ziurtagiri independente batean aurkeztuko diote Udalari.

2) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erabaki hau Nafar Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaltzea eta interesatuei jakinaraztea.

Beran, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0302353