32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

37/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Javier Taberna Jiménez jauna Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide izendatzen duena, José María Navarro Pérez jaunaren ordez.

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zen. Geroago, urriaren 3ko 351/2000 Foru Dekretuaren bidez, Kontseiluko kideak izendatu ziren, besteak beste José María Navarro Pérez jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko Merkataritza Ganberako ordezkaria baitzen.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkariak aurkeztu duen idazkian adierazi du José María Navarro Pérez jaunak aipatu organo horretako kide izateari utzi diola eta haren ordez Javier Taberna Jiménez jauna arituko dela.

Bestalde, uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren 3.2. artikuluak xedatzen du Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kideak foru dekretu bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Javier Taberna Jiménez jauna Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide izendatzea, José María Navarro Pérez jaunaren ordez, organo horretako kide izateari utzi baitio. Ordezkatuari eman dituen zerbitzuak eskertzen zaizkio.

2. artikulua. Marta Vera Janín andrea Javier Taberna Jiménez jaunaren ordezkoa izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0302212