32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A Ñ E R U

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Mañeruko Udalak, 2003ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko 8-2 (A.D.U. 8) unitateko lerrokaduren aldaketa puntuala, José Luis Iturgaiz Yoldik sustaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Mañerun, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan. Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: A0302408