32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapean behin-behineko eskorta batzuk eraikitzeko obren lehiaketa publikorako deialdia

Alkatetzak 2003ko otsailaren 19an eman ebazpenaren bidez, lehiaketarako deia egin da, Arrotxapean behin-behineko eskorta batzuk eraikitzeko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Arrotxapean behin-behineko eskorta batzuk eraikitzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.

Enpresaren sailkapena: ez du behar.

Kontrataren aurrekontua: 345.425,56 euro.

Epea: gehienez ere laurogeita hamar egun naturaleko epean amaitu beharko dira.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrika, 11-3.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................., herria: ........................, helbidea: ................ (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .....................), N.A.N.: ................, bere izenean (edo honen ordezkari gisa: ..............., jarri behar dena); Arrotxapean behin-behineko eskorta batzuk eraikitzeko obrak egiteko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, .................... euroren (letraz) truke eta gehienez ere .............. (letraz) egunean.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0302300