32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketa 30. etxesailean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2003ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-OTS-20 (10/CU)

"Iragan baita Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketari buruzko dokumentua jendaurrean egoteko aldia, hasierako onespenaren ondotik (Alkatetzaren 2002-12-16ko ebazpena), eta hari buruzko alegaziorik hartu ez denez,

Erabaki da:

1._Behin betikoz onestea Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketari buruzko dokumentua, 30. etxesailari dagokiona, Residencial Amaya, S.A. eta Antonio Erro y Eugui, S.A. enpresek izapidatzeko aurkeztu dutena.

2._Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako proiektuaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan helbide ezezaguna duen Yutera Navarrarentzat eta izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat, bai eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaien guztientzat ere.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

30. ETXESAILAREN HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA

Iragarkiaren kodea: a0302299