32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Almandozko 2. poligonoko 278. lurzatiaren hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 9. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Azkarate Iriart senideekin formalizatu beharreko hirigintza hitzarmena, Almandozko 2. poligonoko 278. lurzatien titularrak baitira, Baztango Udal Planeko Almandozko U.E. 1 lurzati bakar batean bildurik. Hura, behar bezalako eginbideturik, horretarako irekitako espedientean dago. Hasierako onespenak ez du baldintzatuko Udal honen iritzia behin betiko onespenari dagokionez.

2. Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, hamabortz eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301632