32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 10. puntuan:

1. Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Hirigintzak I.B.I.k Baztango Udal Planean atzemandako akats materialez egindako proposamena onestea. Honako hauek dira:

1._Zonifikazio planoan, egun 14. poligonoko 363 eta 501. lurzatien kalifikazioa oihan eremua da gaur egun. Lurzati horietan udal hiltegia dago.

Produktibitate ertaineko urbanizaezinera aldatu behar da.

2._Hirigintzako Arau Orokorretako 32.5 puntuan honela behar du: "eraikuntzaren luze-zabal handienetan. Elizondon, Iruritan eta Elbeteko N-121-B errepideko lehen lerroetan: luzera, 28 m, azalera, 420 m2".

Eranstea: Puntu honi dagokionez, Antzanborda auzoa ez da Elizondo.

3._Hirigintzako Arau partikularretan: 9.10.b 3 puntuan, U.E._4 unitateari dagokion hartan, fitxa irekitzea egin zen idazketarekin, Udalak 2000-06-23an egin osoko bilkuraren 13. puntuan behin behinekoz egin zuen onespean baitago, Lurraldearen Antolamenduaren Batzordeak 2001-10-24an hartutako erabakiaren bidez onetsi baitzuen, Udala haren jakitun gelditu baitzen 2001-11-16ko osoko bilkuraren 6. puntuan, onespen hartan 9.11.e puntuan bildu baitzen, eta U.E N-2ari dagokionez, C ataletik V.P.O.R.E. delakoari dagokion lerroaldea kentzea.

2. Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301631