32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsrik

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 8. puntuan:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko Almandozko 1. exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, jabetzak lurzoruaren lagapena mugatu beharrez eta lagapenaren handitzea konpentsatzeko aprobetxamendu berriak ezarri beharrez, López jaun arkitektoak 2003ko urtarrilean prestatua, horretarako irekitako espedientean baitago, eta Azkarate Iriart senideek sustatua

2. Aldatzeko espediente hori jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301630