32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 6. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Lekarozko lurzoru urbanizaezina birkalifikatzeko Baztango Udal Planeko aldaketa puntuala, Laborra jaun arkitektoak 2002ko ekainean prestatua, EHAEOak 02-07-05ean ikus-onetsia, horretarako irekitako espedientean baitago, eta Ana María Goñi Aguirre andreak sustatua.

2. Aldatzeko espediente hori jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301628