32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 3. puntuan:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko Oronoz-Mugairiko U.E. 2 unitatearen xehetasun azterlana, Oteiza jaun arkitektoak prestatua, EHAEOak 02-10-22an ikus-onetsia, horretarako irekitako espedientean baitago, eta Construcciones Ignacio Tellechea, S.L.k sustatua.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301627