32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Ordenantza fiskalak behin betikoz onetsirik

Vianako Udalak ordenantza hauen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran:

_Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hilerriko nitxoak alokatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Agiriak prestatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.

_Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hiri honetako alde zaharreko etxeak sustapen pribatuaren bidez zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

_Udalaren Kultur Etxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Aldaketa horiek abenduaren 27an argitaratu ziren, 2002ko156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitaratu zirenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez, inork ereklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira, aldaketak eta guzti, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Vianan, bi mila eta hiruko otsailaren bortzean. Jarduneko alkatea, Esperanza Cariñanos Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0301625