32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2003ko otsailaren 10ean ebazpena eman zuen Gorraizko Plan Partzialeko C.6 unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onesteko. Sustatzaileak Gonzalo Fernández, José Miguel Vidente eta Iñigo Solchaga dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesibarren, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0301618