32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Euskara arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik

Bakaikuko Udalak, 2003ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, agertutako guztiak ados zirela, Euskara arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan aipatutako prozedurarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta kexak aurkez ditzaten.

Behin-behinekoz onetsitako ordenantza hau jendaurrean egonen da Udal honen iragarki oholean, eta interesatuek eskura izango dute Udalaren idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.

Iragarkiaren kodea: A0301617