32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Arau-haustearen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek guardia zibilak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2003/1. Jabea: Estefanía Jiménez Iturbide. Matrikula: NA-5201-AJ. Tokia: Plaza Zaharra. Data: 2002ko abenduaren 13a. Ordua: 22:15. Zenbatekoa: 60,10 euro. ZEO: 94.2E.

Salatuek 15 egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazi ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 300,51 eurorainokoa izan daiteke.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ehuneko hogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Lesakan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Lehen alkateordea eta jarduneko alkatea, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: A0301609