32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan emagina izateko 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 10ekoa). Ediktua.

Maite Atxotegui Azpitarte andreak gora jotzeko helegitea aurkeztu du 2002ko abenduaren 22an egin zen oposizioaldiko ariketaren kontra. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkezturiko helegitearen kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: C3062252