32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi José Mari Munduata Aguirreurreta jaunari, oihangintzaren arloko arautegia hausteagatik, 354/02 zehapen espedientea ireki zion Foru Agindua. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

2237/2002 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, José Mari Munduata Aguirreurreta jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Ikusirik Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Mendi Departamentuko langileek 2002ko uztailaren 26an aurkezturiko salaketa, Nafarroako Oihan Ondarea Garatzeari buruzko abendauren 31ko 13/1990 Foru Legea hautsi zelakoan.

Oinarri harturik Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 79. artikulua eta Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 120.a) artikulua,

EBATZI DUT:

1. José Mari Munduata Aguirreurreta jaunari zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Ebazpen hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

KARGU PLEGUA

354/02 espedientea

1._Salatua: José Mari Munduata Aguirreurreta.

Helbidea: Arzate Baserria, Ataun (Gipuzkoa).

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko uztailaren 26a. Aieko, Etxarri-Aranatz.

3._Salatutako egintzak: Etxarri-Aranazko Aieko parajean, txarrantxaz hesitutako lurretan, larratzea debekatua dagoen esparruan, lau behi, bigantxa bat eta bi zekor.

4._Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean jasoa dago.

Arau-hauste arina, 77.2 artikulukoa, 76 f) artikuluarekin eta Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 116.12 artikuluarekin loturik, debekatua dagoen baso edo oihan lurretan azienda larratzeagatik.

5._Zehapen proposamena: 120,20 euroko isuna proposatzen da, oinarri harturik Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 78.1 a) artikulua eta Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 119.1 a) artikulua.

6._Organo eskuduna: Ingurumen zuzendari nagusia, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 79. artikulua eta Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 120.a) artikuluaren arabera.

Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 122.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde egiteko egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0300908