32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, ezin izan zaio jakinarazi Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 472/01 zehapen espedientea ireki zitzaiola foru aginduz. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1505/2002 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari (N.A.N. 72.464.539A) zehapena jartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

472/01 zehapen espedientea ikusirik, Aritz Zubeldu Gorostidi jaunaren aurka (N.A.N. 72.464.539A) hasiera eman baitzitzaion Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 25ean emandako 311/2002 Foru Aginduaren bidez, ehizarako lizentziarik gabe ehizan aritzeagatik. Hain zuzen ere, SS-8106-BW ibilgailuaren barrenean zegoen, arma zorrotik kanpo eta tiratzeko prest zuela, eta horrez gain bi linterna eta armaren barnean bost kartutxo, eta gainera gauez. Zubiriko Guardia Zibilak salaketa jarri zion 2001eko abenduaren 8an.

Zehapen-espedientean ageri den bezala, zuzeneko jakinarazpena egiten posta bidez saiatu ondoren, eta ezinezkoa izan zenez betetzea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan xedatutakoa, 2002ko uztailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (90 zk.) argitaratu zen, jakinarazi beharreko egintzak Erkidego Autonomo honetan izan baitzuen sorburua, eta horrela bete zen 30/1992 Lege horretako 59.4 artikuluan aurreikusitakoa.

Karguak jakinarazi ondoren, salatuak alegaziorik aurkeztu ez duenez horretarako ezarritako epean, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea eta karguen orrian proposatutako zehapena bere horretan mantentzea. Hori guztia hiru arau-hauste larri egiteagatik, 117. artikuluko 8, 3 eta 16. idatz-zatietan aurreikusiak, hain zuzen ere lizentziarik gabe, ibilgailua erabiliz eta bi kartutxo baino gehiagoko kargadorea duen armarekin ehizan ibiltzeagatik, eta arau-hauste arin bat ere egiteagatik, 116. artikuluko 6. idatz-zatikoa, eguzkia atera baino ordubete lehenagotik sartu ondoko ordubete geroago bitarte dagoen denboraz kanpo ibiltzeagatik ehizan; bi mailatako arau-hausteok, Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legekoak dira. Horrenbestez, bidezko da bere horretan uztea 1.021,74 euroko zehapena, 300,51 euro arau-hauste larrietako bakoitzarengatik eta 120,20 euro arau-hauste arinarengatik, eta ehizarako lizentza eta gaitasuna galtzea urtebeteko epen, Foru Lege horren 122. artikuluko a) eta b) atalen arabera.

Bidezko da adieraztea zehatuari, dekomisaturiko ehiza-tresnak, 12 kalibreko eskopeta, Franchi markakoa eta Saut modelokoa, 34.368-P zenbakia duena, bost bala-kartutxo eta zorroa alegia, Iruñeko Guardia Zibilaren Armen Bahikuntzan daudela, eta isunaz gain 18,03 euro ordaindu ondoren berreskuratzen ahal dituela, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 103.3.c) artikulua aplikatuz.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari (N.A.N. 72.464.539A) 1.021,74 euroko isuna ezartzea eta ehiza-lizentzia kentzea, eta baita urte beteko desgaitzea ere, martxoaren 5eko Foru Legeko 122 b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Kontrol Administratiboaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, -2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Foru Agindu honen berri emanen zaie zehatuari, salatzaileari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300904