32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

38/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Nafarroako Telekomunikazioen Kontseilu Aholku-emailea sortu zuen maiatzaren 17ko 168/1999 Foru Dekretua aldatzen duena.

Maiatzaren 17ko 168/1999 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Telekomunikazioen Kontseilu Aholku-emailea sortu zen. Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen bidez sortutako Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak eskatutakoaren arabera, eta organo horien eginkizunak kontuan hartuta, egokitzat jo da Nafarroako Telekomunikazioen Kontseilu Aholku-emailean Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko ordezkari bat jartzea.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nafarroako Telekomunikazioen Kontseilu Aholku-emailea sortu zuen maiatzaren 17ko 168/1999 Foru Dekretuaren 2. artikulua aldatzea. Honelaxe geldituko da:

"2. artikulua. Osaera.

Honako hauek osatuko dute Nafarroako Telekomunikazioen Kontseilu Aholku-emailea:

Kontseiluburua: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria.

Kontseiluko buruordea: Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia.

Idazkaria: hizpidea bai baina botoa ematerik ez duela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko funtzionario bat.

Kontseilukideak:

a) Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako lau kide. Horietako bat Telekomunikazio Zerbitzuko zuzendaria izanen da eta beste hirurak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko ordezkari bana.

b) Nafarroako Merkataritza eta Industri Ganberaren ordezkari bat.

c) Nafarroako Industriaren Elkartearen ordezkari bat.

d) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

e) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten bi sindikatuetako ordezkari bana.

f) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen enpresarien elkarteko ordezkari bat.

g) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteko ordezkari bat.

h) Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari bat.

i) Nafarroako Unibertsitateko ordezkari bat.

j) Nafarroako Foru Komunitatean telekomunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresen ordezkari bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak hautatuko duena.

k) Sustapen Ministerioko Telekomunikazioen Ikuskapenerako Burutza Probintzialeko ordezkari bat.

l) Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko ordezkari bat.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0302213