32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. 2002an Nafarroan nekazariek kobratutako prezioen indizeetan atzemandako aldaketak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoak aditzera eman du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharra dela Nafarroako nekazariek 2002an jasotako produktuen prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak agintzen baitu horiek erabiltzeko Nafarroako Toki Entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilurretako probetxamendu urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik emana den informazioa, 2002an Nafarroan nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan kobratutako prezioen indizeetan atzemandako portzentaje aldaketei buruzkoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

2002. URTEAN NEKAZARI ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEEN ALDAKETAK. ALDAKETAK %-TAN OINARRIA 1995 = 100

ZEREALAK -7,58

LEKADUNAK 8,11

LURSAGARRAK -13,48

INDUSTRIETARAKO LABORANTZA 8,81

BAZKATARAKO LABORANTZA 7,28

FRUITUAK 6,85

FRUITU IDORRAK -5,32

BARAZKIAK -2,32

ARDOA -23,17

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA -6,80

HILTEGIRAKO BEHI AZIENDA 18,46

HILTEGIRAKO ARDI AZIENDA -9,43

HILTEGIRAKO AHUNTZ AZIENDA 1,03

HILTEGIRAKO ZERRI AZIENDA -22,62

HILTEGIRAKO HEGAZTIAK -14,19

HILTEGIRAKO UNTXIAK -19,45

ESNEA -3,11

ARRAUTZAK 6,02

ARTILEA 118,40

AZIENDA BIZIA -25,23

ABELTZAINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA -10,57

OIHANGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA -4,65

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA -8,79

Iragarkiaren kodea: A0301059