32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

44/2003 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren puntu batzuk aldatzen dituena. Ebazpen haren bidez, 2002/2003 ikasturtean Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan testuliburuak erosteko beka eta laguntzetarako deialdia behin-behinekoz ebatzi zen.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, 2002/2003 ikasturtean testuliburuak erosteko laguntzen kanpainari buruz. Kanpaina hori maiatzaren 21eko 166/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi eta urriaren 15eko 481/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, eta 2002ko ekainaren 5eko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta azaroaren 1eko 132.ean argitaratu zen, hurrenez hurren.

Txostena ikusirik, Foru Agindu horren 7.1 araua aplikatuz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 399/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 1. puntua osorik aldatu eta honela idaztea, behin betikoz: "Behin-behinekoz onartzea testuliburuak erosteko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dutela I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleek, nahiz hori ez den eragozpen izanen eskubide hori berrikusteko, eta familiaren per capita errenta 3.842,74 eurotik gorakoa ez duten ikasleek. Aipatu den I. eranskinean azaltzen dira deialdiko 4.2 arauko lehentasun ordenan ezarritako egoera batzuetan dauden ikasleak.

2. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 2. puntuko II. eranskina aldatu eta honela idatzita uztea: "Behin-behinekoz ezetza ematea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren ikasleek egindako laguntza eskaerei, arauzko epe eta eran aurkeztutako alegazio eta berrikusketak ebazten ez diren bitartean. Aditzera ematen da jasotako eskaera eta agirien zuzentasuna egiaztatzen den heinean eginen direla kontzesioa eta ordainketa, bidezko izanez gero."

3. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 3. puntua honela idatzita utziko da: "Testuliburuak erosteko laguntzen zenbatekoak aipatu deialdiaren 3. arauan azaltzen direnak dira, deialdiko 8.2 arauan xedatutakoa deusetan galarazi gabe".

4. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 4. puntua honela idatzita utziko da: "Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea, bidezko diren kudeaketak egin ditzan, emandako eta ukatutako beka eta laguntzak interesatuei eta ikastetxeei jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko eta ikastetxeen aldeko ordainketa aginduak emateko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan".

5. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 5. puntuko III. eranskina aldatu eta honela idatzita uztea: "Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskaera egitea bidezko diren ordainketa aginduak eman ditzan, III. eranskinean aipatzen diren ikastetxeen alde (ikastetxe horietan izena emanak baitira laguntzen onuradun diren ikasleak).

378.381,08 euroko zenbateko osoa, 2001etik 2002ra luzatutako Gastuen Aurrekontuko "Testuliburuak erosteko Laguntzak" izeneko 41620-4800-422200 kontusailaren kargura ordainduko da".

6. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 6. puntuko I. eta III. eranskina aldatu eta honela idatzita uztea: "III. eranskinean ageri diren ikastetxeetako zuzendariek, deialdiko 8.4 arauan xedatu bezala, frogatuko dute ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren onuradunei laguntzak pagatu dizkietela, onuradunek laguntzak deialdiko 8.3 arauan aipatzen diren helburuetarako erabili dituztela egiaztatutakoan".

7. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren 7. puntua honela idatzita utziko da: "Aipatu deialdiko 7.2 araua betetzearren, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik laguntza ukatu eta beren eskubideetan kalte izan dutela uste duten II. eranskineko eskatzaileek, bidezko diren alegazioak aurkeztuz, beren eskabidea aldatu, zuzendu edo berrikusteko eskatzen ahalko diote Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behin-behineko ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean".

8. Hezkuntza zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 1062/2002 Ebazpenaren argitalpenaren ordez Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea, honako tokiotan:

_Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

_Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

_Ikastetxeetako iragarki oholetan ikasleen zerrendak jarriko dira ikusgai, laguntzak eman edo ukatzeko behin-behineko proposamenekin batera.

9. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0302060