32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

15/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Eskola Ibiltariak" Programako ibilbideak 2003. urtean Nafarroako Foru Komunitatean esleitzen dituena.

Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela "Eskola Ibiltariak-2003" Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbide eta egunak argitara ematea, baita erreserba egoeran edota kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Eskola Ibiltariak-2003" Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data adieraztea:

Udaberriko txanda

1._Artaxoako Urraca Reina HLHIP.

Toledoko ibilbidea (martxoaren 25etik 31ra bitarte).

2._Villatuertako San Veremundo HLHIP.

Murtziako ibilbidea (apirilaren 22tik 28ra bitarte).

3._Antsoaingo Ezkaba HLHIP.

Ekialdeko Andaluziako ibilbidea (apirilaren 29tik maiatzaren 5era bitarte).

4._Zubiriko Xabier Zubiri HLHIP.

Valentziako ibilbidea (maiatzaren 6tik 12ra bitarte).

5._Alloko La Cruz HLHIP.

Kataluniako ibilbidea (maiatzaren 13tik 19ra bitarte).

6._Fiteroko Juan de Palafox HLHIP.

Extremadurako ibilbidea (maiatzaren 20tik 26ra bitarte).

7._Cascanteko Santa Vicenta María HLHIP.

Balearretako ibilbidea (maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitarte).

8._Miranda-Argako San Benito HLHIP.

Kanaria Handiko ibilbidea (maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitarte).

9._Ablitasko San Babil HLHIP.

Salamankako ibilbidea (maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitarte).

Udazkeneko txanda

10._Cabanillasko San Juan de Jerusalén HLHIP.

Valentziako Erkidegoko ibilbidea (irailaren 30etik urriaren 6ra bitarte).

11._Tuterako Virgen de la Cabeza HLHIP.

Madrilgo ibilbidea (urriaren 14tik 20ra bitarte).

2. Hautatu diren ikastetxeek egin litzaketen ukoak betetzeko, ondoko ikastetxeek aurkezturiko proiektuak erreserban utziko dira:

1._Tuterako Elvira España HLHIP.

2._Lesakako Irain HLHIP.

3._Elizondoko San Francisco Javier HLHIP.

4._Altsasuko Sagrado Corazón HLHI.

5._Villafrancako El Castellar HLHIP.

3. Zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0300914