32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 24koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, 1256/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena. Aipatu auzi-helegitea Clemente Celestino Muñiz jaunak jarri zuen, Nafarroako Gobernuko lehendakariari, uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretuaren 12.3 artikulua aplikatzearen inguruan, egindako eskaerari administrazio isilbidearen bitartez emandako ustezko ezespenaren aurka.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 1256/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Helegite hori Clemente Celestino Muñiz jaunak jarri zuen, Nafarroako Gobernuko lehendakariari egindako eskaerari administrazio isilbidearen bitartez emandako ezespenaren aurka, hain zuzen, uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretuaren 12.3 artikulua aplikatzeko eta zirkuitu elebidunak lehenbailehen ezartzeko eskatu zion lehendakariari.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak Administrazio honi eskatu dio aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Kontuan harturik, indarrean ez dagoen foru dekretu batean oinarriturik, helegitearen egileak Administrazioak xedapen orokorrak emateko duen erregelamendu-ahalmena erabiltzea eskatzen duela eta, bestetik, prozedura horretan interesaturik ez dagoela ikusirik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezarritako modukoak ez behinik behin, bidezko da Ebazpena zuhurtasunez argitaratzea, litezkeen interesatuei deitzeko.

Hori guztia horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak azaroaren 19ko 389/2001 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenen arabera,

EBATZI DUT:

1. Clemente Celestino Muñiz jaunak jarritako 1256/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei deitzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, Clemente Celestino Muñiz jaunari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan._Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0301003