32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

10/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, 164/2001 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez 2001/2004 urteetarako establezimendu turistikoetan inbertitzeko laguntzetarako dei egin zen.

Abenduaren 14ko 164/2001 Foru Aginduaren bidez Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 2001/2004 urteetarako establezimendu turistikoetan inbertitzeko laguntzetarako dei egin zuen.

Foru Agindu horretako xedapen zatiko 2. eta 3. puntuetan honako hau ezarri zen:

"2._Foru Agindu honen bidez onesten diren deialdiko gastuak 2001eko ekitaldian indarra duen gastu aurrekontuko kontusail hauen eta 2002, 2003 eta 2004ko ekitaldietan horien baliokideen izanen direnen bizkar finantzatuko dira, beti ere aurrekontuetan behar adina diru baldin badago.

Kontusaila: 82210-7709-751200. Kontzeptua: Turismoko produktua sortzeko ekimen pribatuarentzako transferentzia.

Kontusaila: 82210-7709-751204. Kontzeptua: Ekimen pribaturako transferentzia, FEDER produktu turistikoa sortzeko.

Kontusaila: 82210-7709-751202. Kontzeptua: Kalitate planak egiteko ekimen pribatuarentzako transferentzia.

Kontusaila: 82210-7709-751205. Kontzeptua: Ekimen pribaturako transferentzia, FEDER kalitateko planak egiteko.

3._Hurrengo ekitaldietako gastu konpromisoak eskuratzeko, deialdi honen arabera, Nafarroako Gobernuak baimena eman beharko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 41. artikuluan ezarririko moduan".

2002ko abenduaren 4an Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bitartez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari baimena eman zitzaion gastu konpromisoak eskuratzeko, deialdian ezarritakoari jarraikiz, ekimen pribatuei dirulaguntzak emateko turismoko produktuak sor ditzaten. Dirulaguntza horiek, gehienez ere 1.800.000 eurokoa, 2005eko gastuen aurrekontuko kontusailaren kargura ordainduko dira, "Ekimen pribaturako transferentzia, FEDER produktu turistikoa sortzeko" izeneko 860002 82210 7709 751204 kontusailaren baliokidea baita.

Hori horrela, bidezko da aipatu Foru Agindua aldatzea Nafarroako Gobernuak onetsitakoaren arabera.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren abenduaren 14ko 164/2001 Foru Aginduak 2001/2004 urteetarako establezimendu turistikoetan inbertitzeko laguntzetarako dei egin zuen. Orain bidezko da haren xedapen zatiko 2. puntua aldatzea. Hona hemen:

"2._Foru Agindu honen bidez onesten diren deialdiko gastuak 2001eko ekitaldian indarra duen gastu aurrekontuko kontusail hauen eta 2002, 2003, 2004 eta 2005eko ekitaldietan horien baliokideen izanen direnen bizkar finantzatuko dira, beti ere aurrekontuetan behar adina diru baldin badago.

Kontusaila: 82210-7709-751200. Kontzeptua: Turismoko produktua sortzeko ekimen pribatuarentzako transferentzia.

Kontusaila: 82210-7709-751204. Kontzeptua: Ekimen pribaturako transferentzia, FEDER produktu turistikoa sortzeko.

Kontusaila: 82210-7709-751202. Kontzeptua: Kalitate planak egiteko ekimen pribatuarentzako transferentzia.

Kontusaila: 82210-7709-751205. Kontzeptua: Ekimen pribaturako transferentzia, FEDER kalitateko planak egiteko".

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraztea Turismo Zerbitzuari, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Kontu-hartzailetza Zentroari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0300901