32. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

29/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Industriako zuzendari nagusiak emana, 'Los Cascajos" legartegia ustiatzeko baimena iraungi dela adierazten duena.

Industriako zuzendari nagusiak, apirilaren 15eko 337/97 Ebazpenaren bidez, Los Arcosko mugapeko "Los Cascajos" legartegia ustiatzeko baimena eman zion José Javier Fernández de Piérola jaunari, hamar urtez.

Meategiei buruzko 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 106g) artikuluak xedatu zuenez, A) saileko baliabideak ustiatzeko baimenak iraungitzat joko dira Legeko eta Erregelamendu horretako artikuluetan xedatzen denaren arabera iraungipena dakarten kasuetan.

Erregelamenduko 31. artikuluko 2. idatz-zatiarekin bat, Lanerako Planik aurkeztu ezik, isunak ezarriko dira eta behin baino gehiagotan hala eginez gero, baimena iraungiko da.

Industri Segurtasunaren Zerbitzuak aurkezten duen txostena ikusirik.

Kontuan hartuz abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretua, industria, energia eta meatzaritzaren arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzen dizkiona, eta urriaren 9ko 189/1985 Foru Dekretua, arlo horretan Foru Komunitateari transferituriko zerbitzu eta eginkizunak Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzen dizkiona.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1999ko urriaren 14an eman eta 1999ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 25ean, argitaraturiko 572/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. "Los Cascajos" legartegia ustiatzeko baimena iraungi dela adieraztea. Legartegi hori Los Arcosko mugapean dago, "Los Cascajos" alderdian, 12. poligonoko 85. lurzatian, haren titularra José Javier Fernández de Piérola zen eta haren eremua 27.803 m2-koa da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau Los Arcosko Udalari jakinaraziko zaio, bertako iragarki oholean ikusgai jar dezan. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aseguruetako Primen gaineko Zerga Berezi eta Tasen Atalari (Karlos III.a etorbidea 4, Iruña), eta Meategietarako Zuzendaritza Nagusiari ere (Paseo de la Castellana, 160, 28071 Madril) jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian._Industriako zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: C3024297